COLLAGEA (abstraziotik figuraziora)

Collage esaten zaio irudiak egiteko teknika bati. Collage batean zati txiki asko gainjartzen dira paper edo ohial baten gainean kola emanez, eta forma askotariko zati guzti horien artean osotasun bat lortzen dute, horrela irudi berri bat sortzen da zati txikien metaketa hutsa ez dena. Material mota asko erabili izan dira collage-etan: egunkari-zatiak, aldizkariak, zintak, koloretako edo eskuz landutako paperak, beste artelanak, argazki eta bestelako objektuak.

Zurriarte-ko ikasleok aldizkari zatiak erabili ditugu paperaren gainean ‘kolatzeko’.  Atal honetan collageetako zati bakoitzean ez dago irudi definiturik, horregatik esaten dugu  ‘abstrakziotik figuraziora’ egindako collageak direla.

Collage izena frantsesetik dator. Coller aditzak ‘kolatu’ esan nahi du, ‘kola eman’.  Georges Braque eta Pablo Picasso pintoreek asmatu zuten teknika hori eta bere izena XX. mendeko hasieran.

Collage izeneko teknika erabiliz sortu ditugu irudi hauek guztiak:

“Collagea, abstrakziotik figuraziora” erakusketa

Hor txiki eta apur bat moztuta azaltzen dira. Banan-banan eta osorik ikusi ahal izango dituzu hemen:

Kategoria: Collagea, Gure lanak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude