Berriro collage baina oraingoan ‘figuraziotik figuraziora’.
Collage esaten zaio irudiak egiteko teknika bati. Collage batean zati txiki asko gainjartzen dira paper edo ohial baten gainean kola emanez, eta forma askotariko zati guzti horien artean osotasun bat lortzen dute, horrela irudi berri bat sortzen da zati txikien metaketa hutsa ez dena. Material mota asko erabili izan dira collage-etan: egunkari-zatiak, aldizkariak, zintak, koloretako edo eskuz landutako paperak, beste artelanak, argazki eta bestelako objektuak.
Zurriarte-ko ikasleok aldizkari zatiak erabili ditugu paperaren gainean ‘kolatzeko’. Atal honetan collageetako zati bakoitzean irudi definitu bat da, horregatik esaten dugu ‘figuraziotik figuraziora’ egindako collageak direla.
Collage-a teknika erabiliz sortu ditugu irudi hauek guztiak:
Hor txiki eta apur bat moztuta azaltzen dira. Banan-banan eta osorik ikusi ahal izango dituzu hemen: Zurriarteko Collagea (figuraziotik figuraziora) erakusketa