Bukatu da ikasturtea. Hemen daukazue bideotxo bat gelakideen argazki bizi batzuekin.
Kalean, hondartzan, erakusketak bisitatzen edo ikasgelan.
Pintzelekin, arkatzekin edo pinturekin.
Papera hanken gainean, mahai gainean edo “astoaren” gainean.
Gehienetan giro ederrean eta zerbait berri eta itxuroso sortzeko gogoz.
Lan-saioetan gustuko izan ditugun doinu batzuk ere gehitu dizkiogu “pilikulari”.