Egilearen artxiboa: Zurriola

BOLUMENA, 2. lana

Paperezko folio batean ebaketak egin. Irekitako zirrikitu horietatik paperezko tirak kordondu, efektu plastiko interesgarria lortuko duen konposaketa erritmiko bat bilatuz. Lortu nahi ditugun efektu plastiko horiek esango digute jarraitu behar ditugun arauak: papera ebaki ala urratu behar dugun, erabili behar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bolumena, Eskultura, Gure lanak | Erantzun

BOLUMENA, 1. lana

Gainazalean (paperezko folio batean) antzeko ebaketak egin. Ez da beharrezkoa izango moztutako formak guztiz altxatzea, eta hasierako gainazal lauarekin angelu aldagarria bilatuko dugu. Honela eta argiari esker erliebe-efektua lortuko dugu. Beraz, modu erraz honetaz baliatuz, nahikoa baita elkarren segidan moztu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bolumena, Eskultura, Gure lanak | Erantzun

ZERAMIKA tailerra

Zeramika-lanak egiteko prozesuan lehenik buztina (eta honi gogortzeko eransten zaizkion materialak) urarekin nahasten da orea egiteko. Ondoren modelatu egiten da nahi den forma emateko (eskuz artisautzako zeramikan eta prozesu mekaniko baten bidez industrian), eta lehortzen utzi eta gero, oso tenperatura handian labean egosten da. Horrela lortutako objektua dekoratzea da azken pausua. Azken fase honi dagokionean, dekorazio-teknika eta baliabideak anitzak dira (bernizak, koloreak, inkrustazioak, esgrafiatuak, etab.) gustu, garai eta tokiaren arabera arras aldatzen direnak, hain zuen.
Bestalde, eta erabilitako materialaren arabera, zeramika-mota desberdinak bereizten dira: buztin-lana, loza, gresa, portzelana gogorra eta portzelana biguna.
Gaur egun zeramika-objektuak etxeko tresnak (komun-ontziak, sukaldeko ontziak, etab.) eta apaingarriak (axuleiuak, adibidez) izateaz gain, bere ezaugarriengatik (gogortasuna, erresistentzia handia, isolatzaile bikaina izatea, etab.) zeramikazko produktuak industriaren alor askotan erabiltzen dira. Hala nola, eraikuntzan, erreakzio-motoreetan, zentral nuklearretan eta elektronikan.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure lanak, Zeramika | Erantzun

COLLAGEA (figuraziotik figuraziora)

Berriro collage baina oraingoan ‘figuraziotik figuraziora’. Collage esaten zaio irudiak egiteko teknika bati. Collage batean zati txiki asko gainjartzen dira paper edo ohial baten gainean kola emanez, eta forma askotariko zati guzti horien artean osotasun bat lortzen dute, horrela irudi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Collagea, Gure lanak | Erantzun

COLLAGEA (abstraziotik figuraziora)

Collage esaten zaio irudiak egiteko teknika bati. Collage batean zati txiki asko gainjartzen dira paper edo ohial baten gainean kola emanez, eta forma askotariko zati guzti horien artean osotasun bat lortzen dute, horrela irudi berri bat sortzen da zati txikien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Collagea, Gure lanak | Erantzun

Obren interpretazioa

Ikasle bakoitzak gustuko duen obra bat aukeratu du eta obraren interpretazio berri bat egin du gai librean, beste edozein teknika erabili ahal izan du. Ikus daitekeenez tekniken esparrua eta obren garaiena oso zabal hartu izan dira.  Prehistoriatik  (jainkosak eta animaliak) … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure lanak, Marrazkia | Erantzun

Modulua

Moduluen teknika erabiliz sortu ditugu irudi hauek guztiak. Itxura “geometrikoa” lortzen da teknika honekin. Hasieran jatorrizko modulu txiki bat definitzen dugu eta behin eta  berriro errepikatzen dugu gero erregulartasunez. Bukaeran lortzen den irudiak beste pertzepzio berri bat sortarazten du gure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure lanak, Marrazkia, Modulua | Erantzun

Forma II

Eskultura teknika erabiliz sortu ditugu irudi hauek Hor txiki eta apur bat moztuta azaltzen dira. Banan-banan eta osorik ikusi ahal izango dituzu hemen: Zurriarteko forma-irudiak I. Erakusketa Adibidez, honela ikusiko dituzu:

Kategoriak Forma, Gure lanak, Marrazkia | Erantzun

Forma I

Eskultura teknika erabiliz sortu ditugu irudi hauek Hor txiki eta apur bat moztuta azaltzen dira. Banan-banan eta osorik ikusi ahal izango dituzu hemen: Zurriarteko forma-irudiak I. Erakusketa Adibidez, honela ikusiko dituzu:

Kategoriak Forma, Gure lanak, Marrazkia | Erantzun

Estruktura II

Estruktura teknika erabiliz sortu ditugu beste irudi hauek ere: Hor txiki eta apur bat moztuta azaltzen dira. Banan-banan eta osorik ikusi ahal izango dituzu hemen: Zurriarteko estruktura-irudiak II . Erakusketa Adibidez, honela ikusiko dituzu:

Kategoriak Estruktura, Gure lanak, Marrazkia | Erantzun