Kategoriaren artxiboa: Zeramika

Erakusketa: ikasleen lanak Okendo Kultur Etxean (2014-apirila)

Okendo Kultur Etxean Non da?   2014 Api 02 – Api 29 Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30 Zurriola Ikastolako arte batxilergoan dabiltzan ikasleen lanak dira erakusketa honetan ikusgai ditugunak. Lehen eta bigarren mailan dabiltzan ikasleak dira parte hartzaileak, 16-18 urte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Bolumena, Collagea, Eskultura, Estruktura, Forma, Giza-gorputza, Gure lanak, ikonografia, Kolorea, Marrazkia, Modulua, Zeramika | Etiketak , | Erantzun

ZERAMIKA tailerra

Zeramika-lanak egiteko prozesuan lehenik buztina (eta honi gogortzeko eransten zaizkion materialak) urarekin nahasten da orea egiteko. Ondoren modelatu egiten da nahi den forma emateko (eskuz artisautzako zeramikan eta prozesu mekaniko baten bidez industrian), eta lehortzen utzi eta gero, oso tenperatura handian labean egosten da. Horrela lortutako objektua dekoratzea da azken pausua. Azken fase honi dagokionean, dekorazio-teknika eta baliabideak anitzak dira (bernizak, koloreak, inkrustazioak, esgrafiatuak, etab.) gustu, garai eta tokiaren arabera arras aldatzen direnak, hain zuen.
Bestalde, eta erabilitako materialaren arabera, zeramika-mota desberdinak bereizten dira: buztin-lana, loza, gresa, portzelana gogorra eta portzelana biguna.
Gaur egun zeramika-objektuak etxeko tresnak (komun-ontziak, sukaldeko ontziak, etab.) eta apaingarriak (axuleiuak, adibidez) izateaz gain, bere ezaugarriengatik (gogortasuna, erresistentzia handia, isolatzaile bikaina izatea, etab.) zeramikazko produktuak industriaren alor askotan erabiltzen dira. Hala nola, eraikuntzan, erreakzio-motoreetan, zentral nuklearretan eta elektronikan.

Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Gure lanak, Zeramika | Erantzun